Akerbeltzek BANen ospatuko du urteurrena

a: facebook.com/akerbeltztaldea/ 2023ko mar. 23a, 09:07

Bihar, martxoak 24, hitzordu berezia dago Txorierriko Baserri Antzokian (BAN). Izan ere, Akerbeltz erromeria-taldeak 15 urte bete ditu, eta taldekideek eta lagunek BANen ospatuko dute urteurrena. Horretarako, doako kontzertua egingo dute 22:00etatik aurrera. Kontzertuaren ostean, eta ospakizun-jaiak jarraitu dezan, Dj Markelinek izango du musika ipintzeko ardura.