Txorierri etorbideko biribilgune berriaren lanak amaituta

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 27a, 10:19

Derioko Udalak biribilgune berria atondu du Txorierri etorbidean, Larrabarri ibilbideko bidegururzean, “bide-segurtasuna hobetzeko”. Lanak duela egun batzuk amaitu dira, eta udalak jakinarazi duenez, 93.109 euro ipini ditu egitasmoan. “Derioko komunikazio-bidea nagusietakoa da gune hau. Egunero auto asko ibiltzen dira bertatik eta, eraikinez eta zerbitzu batzuez gainera, ikastetxeak daude inguruan. Horrek guztiak arriskua dakar, eta biribilgunearen helburua da trafikoari arintasuna ematea eta segurtasuna bermatzea”, azaldu dute.