Tailerra bederatzi urtetik 13 urtera bitarteko neskentzat eta euren gurasoentzat da. Tailerra datorren astelehenean, apirilak 24, 18:00etan, izango da Kultur Birikan, eta aldi berean saio bi egingo dira: neskatoen saioa euskaraz izango da, eta gurasoen saioa, erderaz. Tailerrean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da Kultur Birikan. Izena emateko azken eguna apirilaren 20a izango da.