CD Derio taldeak autobusa ipiniko du domekan, zaletuak Santurtzira eramateko

Aikor aldizkaria 2023ko api. 25a, 12:50

Derio futbol taldea lehen postuan dabil Lurraldeko Ohorezko Mailan, eta domekan, apirilak 30, Santurtzi, bigarren sailkatua bisitatuko du. Oso partida garrantzitsua izango da denboraldi bukaeran lehenengo postua eskuratzeko, eta horregatik, gorri-urdinek Santurtzira eraman nahi dituzte zaletuak. Hortaz, hara joateko autobusa ipiniko dute Derioko Udalaren laguntzarekin.  

Hau da bidaiaren plana: autobusa 10:00etan aterako da BM supermerkatuaren aparkalekutik; partida 11:15ean izango da; eta itzulera, 13:30ean. Santurtzira autobusez joateko, izena eman behar da esteka honetan, eta zalantzak argitzeko, Borja Pérezi deitu behar zaio (616 129 139). Izena ematen dutenek azkenean autobusa hartzen ez badute, ezin izango dute hurrengo bidaietan parte hartu. Izena-emateko epea barikuan bukatuko da.

Derio lehenengo postuan dabil sailkapenean, 63 puntu dituela. Kanpoko aldean talde sendoa da, bederatzi garaipen, berdinketa bat eta bost porrot lortu dituelako. Bere aurrean Santurtzi taldea arituko da, bigarren sailkatua, derioztarren bost puntutara. Ezkerraldekoak partida bakarra galdu dute etxean, eta hiru, berdindu; gainerako hamabiak irabazi egin dituzte. 

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).