Kultur Birikako ikasgelak, zabalik maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Aikor aldizkaria 2023ko api. 27a, 10:36

Azterketa-garaia datorrela ikusita, Derioko Udalak erabaki du Kultur Birikako ikasgelak maiatzeko asteburu guztietan eta ekaineko lehen bi asteburuetan ere zabaltzea, ikasleek bertan ikasi ahal izateko. Zehatz-mehatz asteburu hauetan egongo dira zabalik: maiatzaren 6an eta 7an, 13an eta 14an, 20an eta 21ean, eta 27an eta 28an, eta ekainaren 3an eta 4an, eta 10ean eta 11n. Ordutegia hau izango da: zapatuetan, 16:00etatik 20:00etara; eta domeketan, 09:00etatik 14:00etara.