Garbigune mugikorra Derion

Aikor aldizkaria 2023ko api. 28a, 11:09

Maiatzaren 3tik 17ra bitartean, garbigune mugikorra ipiniko da Derion, Aralar kalean hain zuzen. Hara, besteak beste, hurrengo hauek eraman ahalko dira: etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak.