Auto elektrikoak kargatzeko zazpi gune atonduko dira Derion

a: César Baciero (Pexels) 2023ko mai. 3a, 09:34

Derioko Udalak esleitu du herrian auto elektrikoak kargatzeko zazpi gune atontzeko kontratua. Karga-guneak leku hauetan ipiniko dira: Kultur Birikan, kiroldegiko parkingean, eskolako aparkalekuan, Euskalherria kalean, Aldekonen, Ganben eta Errekatxuetan. Udalak azaldu duen moduan, egitasmoaren helburuak dira herritarrei auto elektrikoak kargatzea erraztea, isuri gutxiko mugikortasuna bultzatzea eta hiriko eredu jasangarria indartzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).