Derioko gazteek dirulaguntza eskatu dezakete alokairua ordaintzeko

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 4a, 08:45

Derioko Udalak jakinarazi duenez, guztira 40.000 euro zuzenduko ditu gazteei etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko. Dirulaguntzak 18 urtetik 35 urtera bitarteko gazteentzat dira, eta irailaren 30era arte eskatu ahalko dira Gertuan herritarren arretarako bulegoan. Dirulaguntzak eskatzaileen diru-sarreren arabera emango dira, eta gehienez alokairuaren % 50 izango dira, edo 300 euro hilean.

Dirulaguntzen helburuak dira gazteak emantzipatu daitezela bultzatzea eta etxebizitzen alokairua sustatzea. Informazio gehiagorako, Gertuan bulegora jo daiteke, edo oinarriak udal-webgunean kontsultatu: www.derio.eus.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).