Katuen koloniak kontrolatzeko programa martxan ipini dute Derion

Aikor aldizkaria

Derioko Udalak jakinarazi duenez, CER programa ipini du martxan herriko boluntario batzuekin batera. CER programaren helburua da herriko katuen koloniak kontrolatzea; horretarako, katuak harrapatu, esterilizatu, eta koloniara itzultzen dira. Ondorioz, kolonietako katuen kopurua murrizten da, eta katuen ongizatea hobetzen da. Era berean, animaliak higiene- eta osasun-egoera onean izaten dira.