Pregoia kirol-pista estalietan botako dute Derion

Aikor aldizkaria 2023ko maiatzaren 12a

Gure Señeak elkartearen pregoiak hasiera emango die Derioko Sain Isidro jaiei gaur arratsaldean. Hala ere, oso eguraldi txarra dagoenez, Derioko Udalak jakinarazi du pregoia kirol-pista estalietan botako dutela. Hitzordua 19:00etan dute, eta handik aurrera herritar guztiontzako ekintzak gozatu ahalko dituzte maiatzaren 15era arte, hala nola kontzertuak, kirol-ekintzak, azoka eta herri-bazkaria.