Derio futbol taldeak ate irekiak egingo ditu aste honetan, jokalari gazteak erakartzeko

Aikor aldizkaria 2023ko maiatzaren 15a

Derio futbol taldeak deialdia egingo du datorren astean, jokalari gazteek kluba ezagutu dezaten. Beraz, egun batzuetan, zenbait adinetako neska-mutilak elkartuko dira Ibaiondo futbol zelaian, futbolean jokatzeko. Deialdi irekia da, hau da, edozein haurrek du hara joateko aukera.

Saioak adinaren arabera egingo dira: 2012an eta 2011n jaiotakoak eguaztenean, maiatzak 17, bilduko dira: hurrengo egunean, maiatzak 18, 2013an eta 2014an jaiotakoak; barikuan, maiatzak 19, nesken txanda izango da; eta azkenik, 2015etik 2018ra bitartean jaiotakoek, zapatuan, maiatzak 20, egingo dute saioa.