Udako ekintzetan izena ematea Derion

a: newdiversionpark.com 2023ko mai. 23a, 09:11

Maiatzaren 24tik 31ra bitartean aukera egongo da Derioko Ludogazte programan eta Gaztelekuaren ekintzetan izena emateko. Ludogazte programako jarduerak dira 2009 eta 2010 urteren artean jaiotakoentzat, eta, besteak beste, Gijónera bidaia egingo dute, eta Euskadiko hainbat lekutara txangoak, esate baterako, Gamarrako igerilekuetara eta Gorlizeko ur-puzgarrietara. Bestalde, Gaztelekuaren jarduerak dira 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoentzat, eta, beste irteera batzuen artean, Huescara joango dira raftinga egitera. Izena ematea www.derio.eus webgunean egin behar da.