Derioko Udalak aisialdiari buruzko inkesta zabaldu die herriko gazteei

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 29a, 13:48

Derioko Udalak herriko gazteen aisialdiari buruzko kezkak eta beharrak ezagutu nahi ditu eta, horretarako, inkesta zabaldu du. Horrek hainbat galdera jaso ditu eta gazte guztiek dute online inkestari erantzuna emateko aukera. Galdetegia erabat anonimoa da.

“Gazteen iritzia oso garrantzitsua da guretzat, Derion aisialdirako dituzten interesak, beharrak eta nahiak hobeto ezagutzen laguntzen digulako, eta Udaletik aldaketa hori bultzatu nahi dugu”, adierazi du Esther Apraiz jarduneko alkateak. Guztira, 11 galderak osatzen dute galdetegia: aisialdiko jardueren tipologia, non praktikatzen diren, egungo eskaintzaren balorazioa, egin daitezkeen hobekuntzak edo informazioa jasotzeko erabiltzen dituzten komunikazio-bideak...

Erabiltzaileek proposamenak jakinarazi ahal izango dituzte. Inkesta udalaren webgunean dago irakurgai, baita gizarte sareetan ere. Edozeinek du horri erantzuteko aukera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).