Autobusa Bizkaitik dabil eta, besteak beste, herri hauek bisitatu ditu: Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbao, Bermeo, Erandio eta Mungia. Autobusean, erabiltzaileek euren trebetasun digitalak aztertuko dituzte hainbat ekintzaren bidez: escape room, tailerrak, jarduera dinamikoak... Ekimenak Derioko Udalaren babesa ere badu. “Generación D” hitzarmena hainbat enpresak eta erakundek sinatu dute, bai publikoek, bai probatuek.
Proiektuari esker, Espainiako Gobernuak helburu batzuk bete nahi ditu: topagunea sortu nahi du, bertan zenbait eragile (enpresak, fundazioak, hedabideak...) elkarlanean aritzeko; arrakala digitala gainditzea; sentsibilizazio-kanpaina zabaltzea; herritarrak digitalizazioan trebatzea...