Gaur azken eguna da Urolara egingo den irteeran izena emateko

a: urolaturismoa.eus 2023ko mai. 31a, 09:58

“Derio Euskadi ezagutzen” irteera-sailaren baitan, Untza mendi taldeak eta Derioko Udalak Urolara irteera antolatu dute domekarako, ekainak 4. Irteera doakoa da, baita autobusa ere, eta izena emateko azken eguna gaur da; izena ematea kiroldegian egin daiteke. Autobusa 08:30ean aterako da frontoiaren atzealdetik, eta Deriora 14:00etan itzuliko dira. Familia osorako irteera da eta guztira 10 kilometro egingo dituzte Zestoa eta Azpeitia arteko bide berdetik.