Udako igerilekuak zapatuan zabalduko dituzte Derion

Aikor aldizkaria 2023ko ekainaren 6a

Derioko Udalak jakinarazi duenez, estali gabeko igerilekuak zapatuan, ekainak 10, irekiko dituzte eta irailaren 10era arte izango dira zabalik. Abonuak uztailaren 27ra arte eskuratu ahalko dira udal-kiroldegian, 09:00etatik 21:00etara. Gainera, 944 540 159 eta 946 567 323 telefono-zenbakietara eta kirol@deriokoudadala.net helbide elektronikora jo daiteke argibide bila. Bestalde, igerilarientzako ordutegiari eutsiko zaio astelehenetik barikura, 09:00etatik 11:00etara.

Familientzako abonuak 71,60 euro balio ditu Derion erroldatuentzat; eta 97,29 euro, gainerakoentzat. Banakako abonuak 35,84 euro balio ditu 18 urtetik beherako derioztarrentzat; eta 51,21 euro, 18 urtetik gorako derioztarrentzat. Derion erroldatuta ez daudenen kasuan, 56,33 euro balio ditu 18 urtetik beherakoentzat; eta 76,81 euro, gainerakoentzat. Nolanahi ere, Derion erroldatuta daudenek zein ez daudenek eguneko sarrerak erosi ahalko dituzte prezio berean: helduek, bost euroan; eta umeek, lau euroan. Gainera, 10 erabilerako bonuak erosi ahalko dira 35 euroan, eta bonu bera pertsona ezberdinek erabili ahalko dute. Udalak ohartarazi du udal-kiroldegia abuztuan itxiko dela mantentze-lanak egiteko.