Uda segurua, inklusiboa eta tratu onekoa izateko gida kaleratu du Deriok

a: Kampus Production (Pexels) 2023ko eka. 13a, 12:22

Derioko Udalak jakinarazi duenez, gidaren helburua da herriko ume eta gazteentzako kirol- eta jolas-esperientzia positibo eta seguruak sustatzea. Horretarako, kultura-elkarteei eta kirol-klubei tresnak eskaintzen dizkiete, babesa, tratu ona eta inklusibitatea bultzatzen dituzten udako jarduerak egin ditzaten. Gida haur eta gazteen babesean adituek garatu dute.

Gidak funtsezko gidalerroak eskaintzen ditu, Derioko ume eta gazteek dibertsioz eta garapen pertsonalez betetako uda ingurune seguru batean gozatu dezatela bermatzeko. Hortaz, jorratzen dituen gaien artean daude jardueren plangintza eta antolaketa, langileen hautaketa eta prestakuntza, ingurune seguru baten sorrera, parte-hartzaile guztien inklusioa, familiekiko komunikazio eraginkorra eta jardueren jarraipena eta ebaluazioa. Gida hemen deskargatu daiteke.