11:00etan martxa zikloturista abiatuko da Herriko Plazatik, familian gozatzeko. Leku berean, 12:00etan, spinning maratoia egingo da eta 14:00etan, talo solidarioa. Gainera, hamaiketako osasungarria eta sorpresa gehiago ere egongo dira goizean. Era berean, Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Herriko Plazan, lasterketa zuzenean ikusteko.
Derioko Udalak gogorarazi du trafikoa eten egingo da uztailaren 1ean, larunbatean, 13:00etatik 18:00etara, BI-737 errepidea (Txorierriko Etorbidea) itxita egongo delako. Horrek eragina izango du Larrabarri, Pagasarri eta Mungialde kaleetan, hortik Txorierriko Etorbidera sartzea debekatuta egongo baita. Larrialdi-zerbitzuek 112 telefonoaren bidez koordinatuko dute edozein larrialdi. Gainera, lasterketak eragina izango du beste arlo batzuetan: ibilbidean dauden zabor-edukiontziak aurreko egunetan kenduko dira eta uztailaren 1ean, zonalde horretan ezin izango da aparkatu. Esteka honetan dago Grand DeĢpart Pays Basque 2023ren antolatzaileek egindako gida praktikoa: han informazioa dago mugikortasunari eta segurtasunari buruz.