CD Derio 3. RFEF kategoriara igo da

Familia urdin-gorria

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 22a, 11:39

CD Deriok Ohorezko Mai­la­ko liga irabazi du, eta, on­dorioz, 3. RFEF kate­go­rian jokatuko du datorren ur­tean. Igoera lortu be­zain laster, jokalariek, en­tre­na­tzaileek, batzar-ki­deek, herriko erakundeek eta za­letuek bat egin, eta jai erraldoia egin zuten he­rrian. Hori izan da aurtengo gakoa, batasuna, "familia" bezala jokatu duelako. Talde ur­­din-gorriak Estatu maila­ko kategorian jokatuko du lehendabiziko aldiz.

"Azken urteotan klubaren menta­li­tatea desberdina da. Igotzeko pre­sio­rik ez dugu, baina mailari eustea baino zerbait gehiago lor­tu nahi dugu. Eta horretarako egiten dugu lan. Aurten, azkenean igo gara, hasiera kaskarra eta entrenatzaile berria eta gaztea izan arren", azal­du du Javi Rodriguez pre­sidenteak. Bere esanetan, igoeraren gakoa taldearen giro ederra izan da. "Fa­milia bat izan gara. Urteak eta urteak da­ramatzat futbolean, baina aurten De­riok izan duen giroa ez dut gainerako tal­deetan inoiz ikusi". Gainera, talderik in­dartsuena izan da defentsan. “Hainbat partidatan ez dugu golik jaso. Maila honetan funtsezkoa da akatsik ez egitea eta arerioenak aprobetxatzea".

Rodriguezek urte bi daramatza pre­si­dente. Bere eskutik, orain dela urte bi De­rion sakabanatuta zeuden hiru taldeak –gizonezkoa, emakumezkoa eta Arteaga (eskola-kirola)– batu ziren klub berean, CD Derion. Batzordekideek kluba kudeatzen dute, baina kirol arloa Iñi­go Muruaren Di­mension Football en­presaren eskue­tan utzi dute, eta euren hi­tzetan, emai­tzak lortzen dabiltza. "Gazte eta kadete mai­lako taldeak ere igo dira Lehentasunezko mailara, lehendabiziko aldiz".

Hiru talde batera dabiltzanetik, za­le­tuak ere batera joaten dira eta Derio ur­din-gorria da. "Normalean 400-500 la­gun batzen ditugu astebururo partidak ikusten. Igoera eguna ere berezia izan zen, zelaia jendez gainezka zegoelako. Ez dakit zenbat lagun sartu ziren. Ba­tzuek diote mila lagun egon ginela. Har­mailetan 400-500 lagun egon daitezke eta leporaino zegoen, eta zelai inguruan ere ez zegoen zaletu gehiagorik hartzeko lekurik. Zelaia ez dut inoiz horrela ikusi".

 

"Jokalari batzuek nahiago izan du­te CD Derion jokatu, nahiz eta diru gu­txia­go kobratu"

 

Igoerak ez ditu ustekabez batzarki­deak harrapatu, baina lehia bizia izan da. "Taldea ahalik eta indartsuenen osatzen saiatzen gara urtero, baina arerioek guk baino diru gehiago du­te: Santurtzi, Bal­maseda, Zalla... Zo­rio­nez, dirua ez da ahal­guztiduna, eta jokalari batzuek nahiago izan du­te Derion jokatu, nahiz eta diru gu­txia­go kobratu. Eta horren meritua Mu­rua­rena da, lehengo taldearen kirol-zu­zen­dariarena, horrelako jokalariak De­riora ekar­tzeagatik. Guk jokalariak maite di­tu­gu eta ahalik eta ondoen tratatzen saia­tzen gara. Soldatetan eskaintzen ez duguna klubaren azpiegiturak indartzera bideratzen dugu: fisioterapeutak eta gim­nasioa, adibidez. Ez dira gau­za han­diak, baina jokalariak eroso daude".   

 

Deusto, Portugalete, Baskonia...

Nahiz eta 3. RFEF Estatu mailako ka­tegoria izan, datorren urtean, CD De­riok bakarrik talde euskaldunen kon­tra jokatuko du. Ge­­hienak bizkaitarrak izango di­ra –Por­tu­ga­lete, Baskonia, Deus­to, Leioa...–, baina giputzak –Anaitasuna, Pa­saia– eta arabarrak –Vitoria– ere izan­go dituzte aurrean. "Igoera lorpen han­dia da klubarentzat, ez garelako inoiz hain kategoria altuan ibili. Eta Derioko zaletuek poz handia hartuko dute, da­torren ur­tean talde handiak Ibaiondo zelaira eto­rriko direlako: Portu, Baskonia, Leioa, Du­rangoko Culturala...".

Helburua, beraz, mailari eustea izan­go da. Edo ez? "Muturra sartu dugu 3. RFEF kategorian eta bertan gelditzea izango dugu helburu. Eta handik aurrera, ikusiko dugu; ea apurka-apurka hazi ahal garen. Zamudiok urte bi eman zituen Bigarren B Mailan, txalo bero bat haiei. Hala ere, ez da gure helburua, Zamudiok aurrekontu handiagoa duelako. Aurten, talde bi gehiago egon­go dira 3. RFEF ka­tegorian, liga zabaldu dutelako, eta horrek erraztu ahal du gure hel­burua".  

Kategoria berriak eskakizun bere­zi batzuk izango ditu. Kirol arloan, jokalari be­rriak etorriko dira CD Deriora, bai­na presidenteak erdia manten­tzea espero du. Era berean, datorren denboraldia ga­restiagoa izango da. "Epaileen kostua bi­koiztuko da, eta fitxak eta zi­gorrak ere garestiagoak izango dira. Lanean ga­biltza, baina oraindik ez dakigu zer egingo dugun. Es­painiako Federazioak di­ru­laguntza ema­ten du eta hitz egin be­har dugu De­rioko Udalarekin eta Athle­ticekin. Talde zuri-gorriarekin hi­tzarmena dugu. Espero dut herriak babesa ematen jarraitzea. Dirua lortu behar da, baina betikoei gehiago eskatu barik".

 

400 jokalari

CD Derio 1977an sortu zen. Gaur egun, 24 taldek eta 400 jokalarik osa­tzen dute kluba. Lehenengo taldea gaz­tea da, baina gehienak ez dira he­rri­koak. "Oso zaila da bakarrik derioztarrekin maila honetan lehian sar­tzea. Klub guztioi gertatzen zaigu. Batzuetan sei derioztar ibili dira lehenengo taldean, baina zaila da. Beheko kategorietan, aldiz, gehienak derioztarrak dira". Derio "pausoz pauso" doa aurrera, eta "aha­lik eta profesionalen iza­ten" saiatzen da. Ez dute bere neurria zein den ahaztuko, baina hori zelaiak adieraziko du eta datorren urtean 3. RFEF mailakoak izango dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).