“Plaka hauek ipinita aurrerapauso garrantzitsua egiten ari gara energia berriztagarrien eta ingurumenaren iraunkortasunaren alde. Horrezaz gainera, aurrezpen handia ekarriko dio udal-kutxari, aurrezten den dirua beste beharrizan edo udal-zerbitzu batzuetara bideratuko da eta. Derioztarrentzat eredua izan nahi dugu, eta bide honi jarraitzera animatzen ditugu”, azpimarratu du Esther Apraiz alkateak.
Apraizek gogora ekarri duenez, bigarren fasean eguzki-plakak udal-kiroldegian ipiniko dira, eta pixkanaka-pixkanaka udalaren beste zerbitzu eta bulego batzuetan jarriko dira, horietan ere energia elektrikoaren autokontsumoa sustatzeko.