Galiziako zaporea Deriora ailegatuko da asteburuan

a: Galiziako Xunta (Facebook) 2023ko uztailaren 7a

Galiziako Xuntak “Galicia sabe amar” kanpaina bultzatu zuen 2021eko udan, herritarrak itsasoko produktuak dastatzera animatzeko eta arrantzaleen eta itsaskilarien lanaren garrantzia azpimarratzeko. Harrezkero, lau janari-kamioik edo food truck-ek Estatutako hainbat herritaraino eramaten dute Galiziako itsasadarretako zaporea. Haietako bat Derion izango da zapatuan eta domekan, uztailak 8 eta 9. Zehatz-mehatz, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara izango da Sollube kalean. Galiziako itsasoko produktuak doan dastatzeko aukera egongo da.