Ane Vallo Zurdo

Errendimendu handiko taekwondolaria

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 11a, 11:24

Hamasei urteko derioztarra oso momentu polita bizi izaten dabil, Espainiako Taekwondo Selekzioak beka eman baitio, Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan trebatu dadin. Hara abuztuan joango da eta gutxienez ikasturte bat egingo du bertan. Doyan gimnasioko taekwondolaria pozik baino pozago dago, eta urduri, baina hemendik aurrera izango dituen erronkei heldu eta horiek gainditzeko prest. Euskadiko txapelketa asko irabazi ditu, eta openetan ere hartu du parte, eta zenbait medaila irabazi. Aurten, Espainiako txapelketan zilarrezko medaila lortu berri du junior kategorian.