Aldekonako jai-egitaraua iragarri du Derioko Udalak

a: Grimm anaien parkea (Erre produkzioak) 2023ko uzt. 14a, 12:00

Derioko Aldekona auzoan jaietan izango dira uztailaren 25etik abuztuaren 3ra bitartean, eta hango udalak ezagutzera eman du jai-egitaraua. Ohikoa denez, herritar guztiek ondo pasatzeko ekitaldiak antolatu dira, hala nola dantzak, txapelketak, kopauak eta jolasak.

Uztailak 25, martitzena, Santiago

11:00-14:00 Txu-txu trena. Geldialdiak: kiroldegia, udako igerilekuak, Aldekonako bus-geltokia eta San Kristobal.

11:00 Txistulariak.

12:30 Meza.

13:00 Lainomendi dantza-taldea.

14:00-14:30 Paellak aurkeztea.

16:00 Mus txapelketa arina.

16:30 Haurrentzako ur-jolasak.

17:30 Paella txapelketaren sariak ematea.

18:30 Dj Mario.

20:00 Tortillak aurkeztea.

21:00 Tortilla txapelketaren sariak ematea.

21:30 Dj Mario.

 

Uztailak 26, eguaztena, Santa Ana

11:00 Txistulariak.

12:00 Meza.

13:00 Kopaua.

 

Uztailak 31, astelehena, San Inazio

11:00 Txistulariak.

12:30 Meza eta aurreskua.

13:15 Nagusientzako kopaua.

13:30 Kontzertua: Mariachi imperial de México.

 

Abuztuak 3, eguena, San Esteban

11:00 Txistulariak.

12:00 Meza.

13:00 Haurrentzako jolasak.

14:00 Sukalki txapelketa.

16:00 Mus txapelketa arina.

17:00 Umeentzako ikuskizuna: Grimm anaien parkea.

18:00 Jaien amaiera: talo solidarioa + Dj Edu + Tara.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).