Anbulantzia batek hauteslekura eramango ditu beharrizana duten derioztarrak

a: Derioko Udala (Facebook) 2023ko uzt. 20a, 08:27

Domekan, uztailak 23, Gorte Nagusietarako hauteskundeak izango dira, eta, hango udalak jakinarazi duenez, Derion anbulantzia-zerbitzua ipiniko da beharrizana duten herritarren eskura, bozkatzera joan daitezen. Eskaera udaletxean egin daiteke, edo domekan bertan hauteslekuan. Hori kiroldegian izango da.