Uda Martxan programazioaren baitan, gaur, uztailak 21, Snark! antzezlana gozatzeko aukera egongo da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Derion. Antzezlana udako igerilekuetan egitekoa zen, baina, Derioko Udalak jakinarazi duenez, lekuz aldatu da eta azkenean kiroldegiko alboko estalitako kantxetan egingo da. Arimaktore Barakaldoko aretoko aktoreek taularatuko dute Sanrk! antzezlana. Hori familia osoarentzako antzezlana da eta Lewis Carrollen Snarken ehiza obran dago oinarrituta. Antzezlanean uztartzen dituzte zentzugabekeria, antzerkiaren lengoaia eta clown-a.