Derion, 137 proposamen aurkeztu dira parte-hartzeko aurrekontuetara

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 5a, 12:10

Uztailaren amaieran itxi zen 2024ko parte-hartzeko aurrekontuetara proposamenak aurkezteko epea, eta hango udalak jakinarazi duenez, parte-hartzea inoizkorik handiena izan da. Horrela, ia ehun pertsonek egin dute proposamena eta orotara 137 egitasmo proposatu dira. Batez ere kirolari eta hirigintzari lotutako  proposamenak egin dira, % 33 arlo bakoitzean.

Era berean, adin txikikoei lotutako gaiak ere aurkeztu dira (% 15), kulturari (% 11), hirugarren adinekoentzako zerbitzuei (% 5) eta osasuna eta ingurugiroa ( %4). Hurrengo pausua da proposamenen bideragarritasuna aztertzea eta proposamenak lehenestea. Ondoren, hautatuko proiektuak aurkeztuko dira herritarrek gustukoen dituenak bozkatu ditzaten. Proiektuak irailaren 26an argitaratuko dira eta bozkatzeko epea urriaren 2tik 8ra izango da.