San Migel jaietako ekintzetan izena ematea zabalik

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 8a, 08:20

San Migel jaiei azken ukituak ematen dabilkie jai-batzordea eta dagoeneko zabaldu dute ekintza batzuetan izena emateko epea. Herri-bazkarian parte-hartzeak hiru euro balio ditu; Urtezahar-gauean, sei euro; eta indaba-janean, zazpi euro (hiru euro aulkiko). Izena ematea irailaren 11tik 13ra arte egin daiteke Kultur Birikako biltegietan, 17:30etik 19:00etara.