Derioko alkatea, Esther Apraiz (EAJ), EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko presidente aukeratuko dute datorren martitzeneko batzar orokorrean, eta horrela Gorka Urtaranen lekukoa hartuko du. Izendapena EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta talde independenteek egindako akordioari esker izango da. Apraiz (Derio, 1976) Derioko alkatea da 2015etik, eta 2011tik 2015era Hirigintzako zinegotzia izan zen herrian. Bestalde, Nagore Alkorta Azpeitiako alkateak (EH Bildu) eta Jose Antonio Santano Irungo alkateek (PSE-EE) presidenteorde jarraituko dute.