Ekaitz itzela larunbat iluntzean izan zena. Euri-zaparrada handi-handia bota zuen, eta estoldek xurgatu ezin izan zutenez, ibai bihurtu ziren Bizkaiko herri askotako kaleak. Derion, Euskalmetek jakinarazitako datuen arabera, 29 litro bota zituen metro koadroko. Gizarte-sareetan bideoak zabaldu ziren ekaitzaren ondorioak ikusteko. Derioko tren-geltokia, esaterako, urak hartu zuen.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).