Bizkaiera ikastaroa antolatu du Tximintxek

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 18a, 11:50

Tximintx Derioko komunitateak bizkaiera ikastaroa antolatu du aurtengo ikasturterako. Ikastaroa urritik maiatzera izango da, eta irakaslea, Andoni Solorzano Orue. “Batez ere ahozkoa landuko dugu, baina idatzizkoa eta gure berbak batuan sartzeko pistak ere emango dizkigu irakasleak. Ikastaroa ahalik eta ludikoena izango da eta jolasak eta bestelakoak izango ditugu”.

Datak oraindik zehaztu ez dituzten arren, aurreratu dute ikastaroa hilean behin izango dela, 18:30etik 20:30era. Matrikulak 60 euro balio ditu; 50 euro, Marikobasoko bazkideentzat. Leku mugatua dago. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, tximintx@gmail.com helbide elektronikora jo daiteke.