San Migel jaiak hasiko dira gaur Derion, eta bertako udalak doako autobus-zerbitzua ipiniko du, nahi duenak etxera itzultzeko erabili dezan. Autobusa irailaren 22an, 23an, 29an, eta 30ean ibiliko da 01:00etatik 06:00etara, eta Mungialde Etorbidetik (kiroldegi ondoan) aterako orduro. Autobusa ibilbide zirkularra egingo du eta Derioko auzo guztietatik pasatuko da; hala ere, eskaera zehatzik egonez gero, adierazitako punturaino eramango dira erabiltzaileak.