Zapatuan, irailak 23, Geuretik Geuretzat ekimena egin zen Txorierriko Baserri Antzokian (BAN); hura bertsolari, bertsogile eta bertsozaleen topaketa eta jaia da. Parte-hartzaileek ibilaldi historiko-kulturala egin zuten Derioko hilerrian. Besteak beste, Gabriel Aresti eta Indalecio Prieto daude bertan ehortzita, eta, nola ez, haiei buruzko bertsoak abestu zituzten. Bazkaria BANen izan zen, eta haren aurretik eta ostean bertso-saioa izan zen. Ekimenean 60 lagun inguru izan ziren; Xabier Amuriza, Imanol Lazkano eta Aratz Igartzabal, haien artean.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).