“Proposamenak aztertzerakoan, sorpresa ugari egon dira, gehienak onak. Haietako batzuk aurretik bazeuden ohiko aurrekontuetan jasota; eta beste batzuk, aurreikusita egon gabe ere, egingarriak eta aberasgarriak direla iritzita, aurrera begirako planetan txertatzea erabaki da. Beste batzuk, ordea, ezingo dira gauzatu, ez daudelako udalaren esku, beste udal edo erakunde batzuen konpetentzia dira eta”, azaldu dute.