Barsanti antzerki-taldeak Deshaucio lana aurkeztuko du barikuan, urriak 16, Derion. Adineko senar-emazte batzuek etxegabetzeari egin beharko diote aurre: ezkondu ondoren erositako etxebizitza behin betiko utzi beharko dute, bertan 40 urtean bizi ostean. Nola amaituko da? Saioa 19:30ean izango da udaletxeko plazan.