Ikastaroa urritik maiatzera bitartean egingo da eta orotara 12 saio izango dira: barikuetan, 18:30etik 21:00etara; eta zapatuetan, 10:00etatik 18:30era. Asteburu bateko irteera ere egingo da. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo dira. euskara-maila egokia izatea beharrezkoa da, ikastaroa euskaraz izango delako eta parte-hartzaileek memoria euskaraz idatzi beharko dute eta. Horrela, lan egiteko aukera eskaintzeaz gainera, ikastaroak sustatzen du aisialdian euskararen erabilera bultzatzen lagunduko duten begiraleen prestakuntza. Izena ematea hemen egin daiteke irailaren 15era arte. Doako ikastaroa da, baina 100 euro ordaindu beharko dira gordailu gisa; ikastaroa egin eta baldintzak bete direla ziurtatu ondoren itzuliko da dirua.