Bilerara deitu du Derioko jai-batzordeak

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 10a, 12:23

Gizarte-sareen bidez jakinarazi dutenez, Derioko jai-batzordea lanean hasi da 2024ko San isidro jaiak prestatzeko. Horregatik, bilerara deitu dute gaurko, urriak 10, eta bilera horretan nahi duten herritar guztiek hartu dezakete parte. Esan moduan, bilera gaur izango da Marikobaso espazioan, 19:00etatik aurrera.