Zehatz-mehatz, 4.000 euro zuzenduko dira atzerrian hizkuntza ikastetik eratorritako gastuak ordaintzen laguntzera; eta 9.000 euro, musika- eta dantza-ikasketei laguntzera. Dirulaguntza baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie. Dirulaguntzaren zenbatekoa izango da benetan justifikatutako gastuen % 50, eta pertsona bakoitzak gehienez 500 euro jasoko ditu, jarduera bakoitzari esleitutako diru-partida kontuan hartuta. Eskaera gehiegi egiteagatik % 50a emateko diru nahikoa izan ezean, onuradun bakoitzak benetan justifikatutako gastuaren ehuneko bera jasoko du. Era berean, jarduera baterako dirua sobera izanez gero, besteari laguntzeko erabiliko da. Deialdiaren baldintzak hemen kontsultatu daitezke.