Aiartzako ingurua garbitzeko irteera

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 17a, 09:31

Derioko Untza mendi-taldeak txango berezia antolatu du domekarako, urriak 22, Aiartza basoa eta haren ingurua garbitzeko. Azaldutakoaren arabera, ekintzaren helburua da herritarrak sentikor bihurtzea naturguneak zaborrik gabe mantentzeko beharrizanarekiko. Horretarako, 6,7 kilometroko txangoa egingo da. Hitzordua 09:00etan ipini dute frontoian, eta espero da 12:30erako itzultzea. Parte-hartzaileek eskularruak eraman beharko dituzte, eta Derioko Udalak Birziklatutako poltsak emango ditu hondakinak biltzeko.  

Aikor! aldizkarian duela hilabete batzuk argitaratu genuenez, derioztarren talde batek, Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak eta Butroi Bizirik en Transición elkarteak adierazi zuten babesik ezak eta erabilera okerrek Aiartza basoa eta bere ingurua hondatzea ekarri lezakeela. Era berean, salatu zuten ingurua zaramaz beteta dagoela. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote lursaila erosi dezan, ingurua babestu eta suspertzeko. Derioko Udalari ere eskatu diote basoa babesteko.