Kirol-kantxa estalien alboak ixteak boto gehien lortu du Derion

a: Derioko udala 2023ko urr. 18a, 09:26

Derioko Udalak jakinarazi duenez, ia 400 pertsonak eman dute botoa, partaidetza-aurrekontuen harira. Derioztarrek lau proposamen eduki dituzte bozkatzeko, eta kirol-kantxa estalien alboak ixteak boto gehien jaso du: 1.121 boto hain zuzen. Gainerako proposamenei dagokienez, skate parkea hobetzeak 910 boto eskuratu ditu; txikiparkaren bideragarritasun-proiektuak, 723 boto; eta radar pedagogikoek, 495 boto.