Eguraldia lagun, hainbat txorierritar hurbildu ziren joan den asteburuan Baserri Antzokira, Txorierri Eguna ospatzera. Izan ere, adin guztietako ekintzak izan ziren bertan asteburu osoan zehar: dantzak, perkusio-tailerra, musika eta bizikleta-ibilaldia, batzuk aipatzearren. Gainera, Txorierriko ekoizleek euren produktuak eraman zituzten jaialdira, eta zozketak egin ziren. Txorierri Eguna lehen aldiz egin da aurten Baserri Antzokian, baina hain arrakastatsua izan dela ikusita, antolatzaileek dagoeneko bigarren edizioa dute buruan.