Urteko gaurik beldurgarriena BANen

Aikor aldizkaria 2023ko urriaren 31

Gaur, urriak 31, Arimen Gaua ospatzen da, urteko gaurik beldurgarriena, eta Txorierriko Baserri Antzokian dena prest dute ederto batean pasatzeko. Izan ere, 22:00etatik aurrera Dj-saioa egongo da eta horrek 80ko eta 90eko hamarkadetako musika ipiniko du. Gainera, sari-erruletan parte hartuz gero, hainbat sari eskuratzeko aukera egongo da. Sarrera doakoa da.