Digitalizazio-konponbideei buruzko topaketa Kultur Birikan

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 2a, 12:00

Azaroaren 9an, garraio-, logistika- eta biltegi-sektorerako digitalizazio-konponbideei buruzko topaketa egingo da Derioko Kultur Birikan. Jardunaldian parte hartuko dute sektoreko profesionalek eta Asetrabi enpresaren eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko ordezkariek. Halaber, esperientzia arrakastatsuak izango dituzte hizpide, berrikuntzak aztertu, konponbide espezifikoak azaldu, eta digitalizazio-irtenbideei lotutako dirulaguntzen berri emango dute.  

Topaketa EGAZ Txorierrik antolatu du Suspertze Digitala programaren baitan, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Orekan Sakonduz sarearen agentzien elkarlanean, Bizkaiko Azelera Pyme Bulegoaren bidez. Aldundiak diruz lagundu dio ekimenari.

Jardunaldia 09:30ean hasiko da. Suspertze Digitala programa aurkeztu, eta azalduko dira errepideko garraioari dagozkion lege-berrikuntzak, dokumentu digitalak erabiltzeko betebeharra eta eraldaketa digitalaren garrantzia. Ondoren, adibide arrakastatsuak aztertuko dira, eta mahai-ingurua egingo da, erakunde hauetako ordezkariek parte hartuko dutela: Asetrabi, Euskadiko Logistika Klusterra eta Uniport Bilbao. Era berean, dirulaguntzak eskuratzeko zehetasunak azalduko dira eta kafe networking egingo da, iritziak eta esperientziak partekatzeko. Showroom-a ere egongo da tresna berriak aurkezteko. Izena ematea azaroaren 6a baino lehen egin behar da hemen

Bestalde, Suspertze Digitala programaren baitan, EGAZ Txorierrik ekintza gehiago antolatu ditu datozen asteetarako, hala nola IMAG SA enpresa bisitatzea euren esperientzia ezagutzeko, eta digitalizazio-konponbideen eta esperientzien tailerra; azken hori azaroaren 23an izango da BiC Bizkaia Ezkerraldean. Informazio gehiagorako, hona jo daiteke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).