Umeentzako programa da “Derio olgetan”, eta hango udalak berriro ipiniko du martxan azaroan, abenduan eta urtarrilean. Frontoian, 17:00etatik 20:00etara, hainbat jarduera izango dira familia osoak disfrutatu ditzan. Zehatz-mehatz, egun hauetan izango da programa: azaroaren 18an eta 19an, abenduaren 16an eta 17an eta urtarrilaren 13an, 14an, 27an eta 28an.