Zapatuan, azaroak 18, Salserri ekimena egingo da Txorierriko Baserri Antzokian. Yohan eta Maya dantzariek saltsa-eskola magistrala emango dute bertan, eta, gainera, zuzeneko musika izango da Havana 537 taldearen eskutik. Gainera aipatu beharra dago Yohan eta Maya Europako bachata txapeldunak direla. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrerak hemen erosi daitezke 10 euroan.