Euskal mendizaletasunari buruzko hitzaldia, Derion

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 15a, 11:38

Untza mendi-taldearekin eta Derioko Udalarekin elkarlanean, EMMOA Fundazioak euskal mendizaletasunaren historiaren inguruko hitzaldia antolatu du biharko, azaroak 16; fundazioak Derion egiten duen bigarren hitzaldia izango da, eta hura 19:00etan izango da Kultur Birikan. Antxon Iturriza idazlea eta kazetaria ibiliko da hizlari.