Horrela, azaroaren 18tik 27ra bitartean adingabekoen eskubideei lotutako hainbat ekintza izango dira Gaztelekuan, Kultur Birikan eta eskolan, hala nola tailerrak, hitzaldiak eta bideo-foruma. Zehatz-mehatz, zapatuan, azaroak 18, 18:30etik, hurrengo jolas-tailer hau egingo da Gaztelekuan: sexualitatean heztea. Hilaren 20rako, bestalde, bi ekintza antolatu dira: alde batetik, aterkiak banatuko dira, “ikasleak ikastetxera oinez joan daitezen, eta euria egiten badu ere, beren eskubideengatik «babestu» daitezen”; eta bestetik, 18:30ean, hitzaldi-tailerra egingo da Kultur Birikan lehen hezkuntzan umeak dituzten familientzat, eta bertan tresnak emango dizkiete umeak hezteko duen gaitasuna landu dezaten, sexualitateari dagokionez ere bai. Azken ekintza hori azaroaren 22an egingo da berriro, leku eta ordutegi berean, baina DBHko familiei zuzenduta.
Azaroaren 23an, 18:30ean, eta Kultur Birikan, sentsibilizazio-jardunaldia egongo da entrenatzaileentzat, begiraleentzat, gurasoen elkarteentzat eta umeekin lan egiten duten guztientzat. Hizlariak hauek izango dira: Iñaki Alonso (Kunina Sport), María del Mar Boillos (UPV-EHU) eta Gonzalo Silió (Edex Fundazioa). Azkenean, azaroaren 27an, zine-foruma egongo da 18:00etan, Kultur Birikan. Slalom filmaren protagonista Liz da, elite kirolaria izan nahi duen 15 urteko neska bat; bere kirol-ibilbidean botere-abusua eta genero-indarkeria topatuko ditu.