Asteon ekintzak izango dira Derion, Azaroak 25 dela eta

Aikor aldizkaria 2023ko azaroaren 20a

Sutondoan elkartearekin elkarlanean, Derioko Udalak zenbait ekintza antolatu ditu Azaroaren 25aren harira. Bihar, azaroak 21, “Violencia de género entre la gente joven” hitzaldia izango da 17:30ean, Garbiñe Etxebarria psikologoaren eskutik, eta eguenean, hilak 23, Una cuestión de género pelikula ikusteko aukera egongo da 17:00etan, Kultur Birikan. Barikuan, hilak 24, Martxa morea egingo da 10:45ean eskolako umeekin, eta zapatuan, azaroak 25, manifestua irakurriko dute 12:00etan, Herriko plazan.