Derioko Udalak jakinarazi duenez, barikuan, azaroak 24, Oxabi erromeria-taldea eta Blessive dj-a izango dira kantxa estalian, “Udazkena martxan” programaren baitan. Musika-saioa 22:00etan hasiko da, eta txosna ipiniko da. Bestalde, 00:00etatik aurrera auzoetatik ibiliko den autobus-zerbitzua eskainiko da doan, etxera itzultzeko.