Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, azaroaren 26an, 10:00etatik 14:00etara, masterclassa egingo da Lezamako pump track-ean. Hamabi urtetik aurrerako lagunentzako saioa da eta maila bi bereiziko dira: hastapena eta hobekuntza. Hasierako mailari lotutako saioa 10:00etan hasiko da, eta maila aurreratuarena, 12:00etan. Izena ematea hemen egin behar da.