Koxak talde feministak lapiko-jotzea antolatu du zapaturako

a: Txintxarri 2023ko aza. 24a, 12:33

Zapatuan, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Koxak Derioko talde feministak zenbait ekintza antolatu ditu egun horretarako. Horrela, 18:30ean, elkarretaratzea, ekintza eta lapiko-jotzea egingo dituzte Herriko Plazan. Ondoren, 19:30ean, “pintxada” feminista izango da Marikobaso Espazioan.